5 pertsonak parte hartuko dute 2019ko Udal Enplegu Planean

01.07.19
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak hasiera emango dio gaur, astelehena, aurtengo Tokiko Enplegu Planari. Langabezian zeuden 5 pertsona jardunaldi osora kontratatu ditu Udalak berrikuntza planeko ardatz estrategikoetatik eratorritako proiektu ezberdinei babesa emateko. Horrela, hiri moderno eta iraunkorra eraikitzeko lan egingo dute.

Planak sei hilabeteko iraupena izango du, 2019ko uztailetik abendura bitartean, eta Ermuko Udalak finantzatuko du %100ean.

Hautaketa prozesua pasatu den astean zehar burutu da, eta aukeratu diren profilak honakoak izan dira:

  • Elektrikaria – Hiria Alorra
  • Igeltseroa – Hiria Alorra
  • Historialaria – Ermuko Memoria Industriala
  • Administrazio teknikaria – Intelligent Business proiektua
  • Berrikuntza proiektuen kudeaketarako teknikaria

Plan honen helburua langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da. Hori bera, aldi berean, Udalaren xede estrategikoetako bat da.

Ekimen honetarako aurrekontua 66.027,73 eurokoa da, bere osotasunean Ermuko Udalak finantzatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik