Patxi Jatoren argazki erakusketa Lobianon

01.07.19
Kultura eta Gazteria

Patxi Jato artista ermuarraren argazki erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera, uztailak 1, Lobiano Kultur Gunean, Paisajes poéticos izenburupean.

Elgoibarren bizi da Jato, eta ia bi hamarkada daramatza bere pasioan murgilduta: argazkilaritza. Ermuko argazki lehiaketatan izen ezaguna da jada, eta bere lanei esker hainbat sari eskuratu ditu. Nagusiki, mundu osoko paisaien argazkiak aurkezten ditu Jatok.

Orain, paisaia ikusgarri horiek guztiak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan izango ditugu guztion gozamenerako. Galeria egunero zabalduko da uztailaren 1etik 23ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu