Aimar Galdos eta Izaro Oliveira, Euskadiko Txirrindularitza Selekzioarekin

04.07.19
Kirolak

Aimar Galdos (Gaursa Elorrio-Abadiño) eta Izaro Oliveira (Ermuko Txirrindulari Eskola) herriko txirrindulari gazteek Espainiako Eskola Txirrindularitza Txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan Valentzian, Chesteko Ricardo Tormo zirkuituan.

Euskadiko selekzioaren deia jaso dute bi kirolariek, Galdosek kadeteen kategorian eta Oliveirak, aldiz, infantilen mailan.

Bihar ostirala lehiatuko dira lehenengo probak. Kadeteek taldekako erlojuaren aurkako lasterketak izango dituzte hasteko, eta jarraian, lehiakide berberak banaka arituko dira.

Larunbatean, uztailak 6, infantilen txanda izango da, eta lineako txirrindularitza probetan arituko dira. Egun beheran lehiatuko dira BTT eta Gymkana modalitateak ere.

Txapelketa igandean amaituko da, hilak 7, kadeteen arteko lineako txirrindularitza lasterketekin.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu RFEC Espainiako Txirrindularitza Federazioaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira