Aimar Galdos, Espainiako Txapeldun Taldeko Erlojupekoan

08.07.19
Kirolak

Aimar Galdos ermuar txirrindulari gaztea Taldekako Erlojupekoan Espainiako Txapeldun izan da Euskadiko kadeteen selekzioarekin. Chesteko -Valentzia- Ricardo Tormo zirkuituan lehiatu da txapelketa pasatu den asteburuan.

Euskadiko kadeteen selekzioko lau txirrindulariek 10 minutu eta 17 segundotan osatu zuten 8 kilometroko ibilbidea. Hiru segundo gehiago behar izan zituen Kataluniako selekzioak, eta lau gehiago Gaztela Leongoak.

Emaitza horri esker, Euskal selekzioa igo da podiumeko lehenengo mailara.

Bestalde, Izaro Oliveira infantil mailako txirrindulari ermuarra hamazazpigarren postuan sailkatu da lineako lasterketan, eta 19 minutu eta 32 segundo behar izan ditu 12 kilometroko ibilbidea egiteko. Gymkana proban, aldiz, hogeita hirugarren postua lortu du. Parte hartu duen bi probetan, Euskadiko selekzioko onena izan da Oliveira.

Lerro hauen ostean Aimar Galdosek Espainiako Eskolako Txirrindularitza Txapelketan izandako partaidetza ikusi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira