Azken egunak Gure Balioak sarirako hautagaitzak bidaltzeko
Gure Balioak Saria antolatu du aurten ere Debegesa Garapen Agentziak. Ekimenaren helburua Debabarrena eskualdean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo erakundeen jarduera publikoki aitortzea da. Gure Balioak Sariak bereziki indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.
Debabarrena eskualdeko edozein pertsona, erakunde, enpresa, elkarte edo taldek aurkeztu dezake hautagaitza. Epea igande honetan amaituko da, uztailak 14.
Hautagaitza proposamenek baldintza batzuk bete behar dituzte:
- Debabarrenan jaioa izatea edo ibilbide pertsonala nahiz profesionala bertan garatzea/garatu izana
- Eskualdearekin lotura izatea
- Aipatutako balioen aldeko ibilbidea edo jarduera egin izana frogatzea
Sariaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Hautagaitzak aurkezteko, bete orri hau eta bidali balioak@debegesa.eus helbide elektronikora. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 82 01 10 telefono zenbakira edo idatzi komunikazioa@debegesa.eus e-postara.
2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, eta honakoak izan dira aurreko edizioetako saridunak:
- 2018: Julen Zabaleta Barrenetxea (Elgoibar)
- 2017: Felix Etxeberria Larrañaga (Elgoibar)
- 2016: Nerea del Campo Agirre (Eibar)
- 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora)
- 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar)
- 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba)
- 2012: Jesus Bilbao Azpiri(Elgoibar)
- 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar)
- 2010: Mª Tere Gantxegi Juaristi (Eibar)
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu