'D´Capricho' bikote kubatarraren musika zabalak hasiera emango Santiauetako musika emanaldiei
D´Capricho bikote kubatarrak kontzertua eskainiko du gaur Ermuan, herriko Santixau jai nagusietako egitarauaren barne eta Komite Internazionalistak taldeak antolatua da. Emanaldia gaueko 10:30etan hasiko da Martxoak 8 plazan.
D´Capricho Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duque, La Habana hiritik etorritako bikotea da. Kubako kantutegi zabalaren tradizio guztia biltzen dute: habanerak, danzona, boleroa, sona, txa-txa-txa, feelinga, generoa edota fusioaren estiloa erabiltzen dutelarik, Kubako nahiz Euskal Herriko poeta esanguratzuen letrak musikatuz.
2013tik kontzertuak eskeintzen ari dira Euskal Herrian zehar. Errepertorioan, poema musikalizatuez gain beren jatorri herriko kantak ere eskaintzen dituzte. “Son en sus poemas” eta “Andrazkubak” diskoak plazaratu dituzte eta une honetan, beraien hirugarren diskoa ari dira prestatzen, zeinak Arrate Mardaras euskal idazlearen poemak oinarri izango dituen.
Azpian, hemen landu duten abestietako bat uzten dizuegu, entzun eta ezagutzerik izan dezazuen.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude