Aukeren Azoka irekia eta jarraikoa gauzatuko da ostegun eta ostiralean Zubiaurre kalean
Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte aste buru aurreko bi egunetan, hain zuzen ostegun eta ostiralean, udako generoari irteera emateko xedez antolatu duten aukeren azokan. Ekimenari aize berria emateko asmoz, antolatzaileek aldaketa nagusi bi egin dituzte. Hori horrela, azoka hirigunearen erdian eta kalean egingo da, Zubiaurre kale nagusian, eta etenik gabe zabalik mantenduko goizeko 10 eta erdietatik iluntzeko 9ak bitartean.
EMOEk, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailaren laguntzarekin, uztailaren 18 eta 19an gauzatuko den aukerako produkten azoka antolatu du. Denboraldiko produktuak aukeran Zubiaurre kalean eskainiko dira.
Azoka horretara, esan bezala, herriko hainbat establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Sferico, Cocoliso, Moda Hogar Esteban Vieco, Enter Informática, Etxedreams, Gauzak, Guipur, Izarbi, Kokko, Mañekoazpi, Moda Gemma, Nane, Peques, Sagardui eta Zapatxiki.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan