Iker Mancebo txirrindulari jubenil ermuarra da aurtengo Bizkaiko Txapeldunordea

16.07.19
Kirolak

Herriko txirrindulari afizionatu eta gazteek arrakastaren olatuari eutsiz jarraitzen dute eta azken asteburuan Iker Mancebo Martínez ermuarra Bizkaiko txapeldunorde izan da jubeniletan, Igorren jokatu izan den Bizkaiko Txapelketan. Gastronomía Baska-Avia-Liftra taldeko kide den Iker Mancebo hirugarrena izan zen helmuga zeharkatzen, 93 kilometroko ibilbidea 2 ordutan, 14 minutu eta 53 segundotan bete ondoren. Mancebok aurretik sartu zen Electro Alavesa- Etorki taldeko Mikel Berazaren denbora berdinean bukatu zuen, probako garaile izan zen Renault Gaursa Rent a Car etxeko Oscar Solanak baino bi segundo beranduago.

Lasterketako bigarren postua Beraza arabarrak lortu zuenez gero, bizkaitarren artetik Iker Mancebo ermuarra izanik bigarren eta txapeldunordea. Nolanahi ere, azpian uzten dizuegun argazkietan eta podiumean ikus daitekeenez proban hirugarren izan zen, tarteko helmugaren sailkapenetan ere emaitza berbera lortuaz. Argazkiak senidekoek utzi dizkigute eta eskubide guztiak autorearenak dira.

Laburbilduz, herriko gazte promesak une pozgarriak ematen jarraitzen dutela. Zorionak titulu garaileari!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira