Txarangen jolasak eta jai giroa eskutik datoz

17.07.19
Kultura eta Gazteria

2019ko Santixau jaietako egitaraua aurrera doa, eta txarangen arteko jolasak jada erdibidera iritsi dira. Txapelketan parte hartzen ari diren 14 taldeak aurrez aurre izan dira harraren, jatorrizko bekatuaren, triatloiaren eta sokatira probetan, eta gaur asteazkena lehiaketa bikoitza izango dute.

19:00etatik aurrera, artaburu proba eta pepino jokoa izango dituzte txarangek. Amaitzean, 21:00etan, herri ogitartekadan bilduko dira parte-hartzaileak. Bertan, Txarangen Batzordeak ogitartekoak eta edariak banatuko ditu prezio herrikoietan. Gauean, txarangen abesti lehiaketaren txanda izango da 22:30etik aurrera. Jarduera honetan Irulitxa txarangak ere parte hartuko du, baina lehiaketatik kanpo.

Gogorarazten dizuegu Santixauetako III Padel Txapelketak ere jarraipena izango duela gaur 18:30etik aurrera San Pelaioko pistetan.

Ostegunerako agenda

Kirol txapelketen eskutik hasiko da osteguneko jardueren egitaraua. 16:00etan, Skorpio FSk antolatutako areto-futbol txapelketa hasiko da aldi berean Miguel Angel Blanco eta Betiondo kiroldegietan. 18:30ean, aldiz, padel txapelketako partiduak izango dira San Pelaioko pistetan.

19:00etan, txarangak Orbe Kardinala plazan bilduko dira playbackaren aurreko azkeneko jolasak burutzeko. Sokatirako finaletan eta kuboen proban izango dira aurrez aurre 14 taldeak.

Gauean, 22:30ean, Oihan Vegak Euskañolitis: Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? bakarrizketa eskainiko du elizako aterpeetan, Euskal Birusak antolatuta.

Lerro hauen ostean astearteko txarangen jokoetako argazkiak dituzue ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu