Liburutegia itxita egongo da mantentze lanak direla eta

17.07.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegia itxita egongo da uztailaren 22an, 23an eta 24an, aire girotuko aparailuak konpontzeko lanak egingo baitira.

Azken hilabeteetan matxurak atzeman dira haurren aretoko eta ikasteko gelako aire girotuko aparailu ezberdinetan. Hori dela eta, horiek konpondu ahal izateko, beharrezkoa izango da egun batzuetan zerbitzua ixtea.

Ekipo ezberdinetako matxurak detektatu ostean, lehenbailehen konpontzea erabaki da udan zehar ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzen jarraitu ahal izateko. Gainera, irailean ikasturtea normaltasunez hasi ahalko da horrela.

Behin konponketak amaituta, liburutegia uztailaren 29an zabalduko da ohiko zerbitzuekin udako ordutegian, 09:00etatik 14:00etara.

Gogorarazten dizuegu abuztuan ere hilabete osoan zehar zabalik egongo dela liburutegia, udako ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat