2019ko Udalekuen inguruko asebetetze inkesta

18.07.19
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak bukatutzat eman ditu aurtengo udalekuak. Guztira 288 haur eta gaztetxok parte hartu dute hainbat ekintza dibertigarritan azken hiru asteetan, eta giro eta eguraldi ona izan dituzte bidelagun.

Udalekuen ostean, parte-hartzaile gazteen gurasoek galdetegi bat betetzeko aukera izango dute zerbitzuaren inguruko iritzia eman ahal izateko. Ekintza honen helburua udaleku zerbitzua hobetzea da.

Inkesta bost ataletan banatzen da, eta proposatutako esaldi eta adierazpenei puntuazioa eman beharko zaie. Gainera, iritziak, iradokizunak, hobetzeko aholkuak, eta abar azaltzeko tarte irekia ere egongo da.

Galdetegia posta elektroniko bidez bidali zaie parte-hartzaileen gurasoei. Inkesta erantzuteko epea uztailaren 24an, asteazkena, 15:00etan amaituko da.

Inkestaren emaitzak Antxitxiketan begirale taldeko kideekin aztertu eta partekatuko dira irailean, datozen udalekuetan zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin