Gaueko trenen zerbitzua gehituko Ermuko jai nagusietako hainbat egunetan
Euskotrenek iragarri du uztailaren 20an, 24an eta 27an gaueko tren zerbitzu gehiago eskainiko dituela Ermuko Santixau jaiak eta Zornotzako Karmen amaren omenezko jaiak direla eta. Zerbitzu berezi horiek ohiko eskaintzaren osagarria izango dira. Zerbitzu berezietako tren unitateek eta ohikoek ohiko geldialdiak egingo dituzte. Gaueko zerbitzu horiei guztiei esker seguru garriatzeko nahiz estera bueltatzeko aukera izanen dute Ermuan larunbatean ‘Medina Azahara’ talde andaluziarrak emango duen doako kontzertura etorri ahal izateko, zeina San Pelaio parkean izango den gaueko hamaika eta erdietatik aurrera.
Uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan bi ordurik behin Matiko – Deba – Matiko trenen zirkulazioarekin eskaintzen den larunbat gaueko ohiko zerbitzuaz gain Amorebieta-Traña/Zaldibar eta Ermua/Deba lotuko dituzten unitateekin osatuko da.
Amorebieta – Bermeo arteko zerbitzua larunbatetik igandera arteko gaueko ohikoa izango da bi orduz behin trenen zirkulazioekin, nahiz eta Amorebietatik 6:51ean irtengo den tren bat egon.
Uztailaren 24tik 25erako gaua Amorebieta – Elgoibar – Amorebieta tartean bi orduz behin zerbitzua egongo da Ermuko zein Amorebietako jaien beharrizanak betetzeko. Zerbitzu berezia bi irteera gehiagorekin osatzen da: Matikotik Trañara, 22:39an eta Trañatik Matikora 5:48an.
Uztailaren 26an Zezen egunaren bezperan ere, gaueko tren zerbitzu gehigarriak izango ditugu Durango eta Elgoibarren artean
Gainera, uztailaren 26tik 27rako gauean, Durango – Elgoibar – Durango zatian zerbitzu gehiago jarriko dira (trenak bi orduz behin ibiliko dira), Ermuko jaiak direla eta.
Tren bereziek eta ohikoek ohiko geldialdiak egingo dituzte.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu