Lau hamarkadetako abesti arrakastatsuak Ermuan eskainiko ditu Medina Azaharak

19.07.19
Kultura eta Gazteria

Medina Azahara musik ataldeak bihar -uztailaren 20an- emango du aurtengoan hastear ditugun herriko jaietako musika emanaldirik entzutetsuena. Kontzertu hori doakoa da eta San Pelaio parkean egingo gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Boskoteak rocka lantzen du bate zere, horren barne dauden heavy, heavy metal eta hard estiloak, beti ere andaluziar eta arabiar ukituekin. Medina Azahara taldearen biografiak jasotzen duenez aurten jardunean hasi zenetik 40 urteko ibilbidea beteko du, horietatik 32 urte daramatza errepidean birak egin eta emanaldietarako. Estatuko bazter guztietan jo izan dute, baita Hego Amerikan, esaterako Kolonbian. Taldeak hainbat sari eta errekonozimenduak jaso ditu, garrantzitsuenen artean Arte Ederretako urrezko domina eta urteko andaluziarrak izatearen izendapena, Andaluziako eguneko XXX. edizioan. Datu horiek guztiak erakusten dute pertseberantzia eta eboluzionatzeko gaitasuna dutela, eta guztiaren gainetik, lortu duten ospea eta errespetua merezitakoa dutela agerian utziz.

Boskotea Kordoban eratu zen 1979an, hasierako kideak zirelarik Manuel Martinez (ahotsa), Pablo Rabadan (teklatuak), Manuel S. Molina (bajua), Jose A. Molina (bateria) eta Miguel Galán (gitarra). Lehen diskoa urte bete beranduago grabatu zuten (1980an) andaluzian Teriana taldeak kasurako lantzen zen rockaren ezaugarrietatik edan eta bere eginez. Lehen disko horren barne ‘Paseando por la mezquita’ tituluko abesti arrakastatsua zegoen, taldeko ereserkitzat hartu izan delarik beti. 80ko hamarkadan hasi eta ibilbide luzea egin dute, 90koa, 2000. urteak eta 2010eko hamarkada zeharkatuz, kideak eta beren konposaketak musikan hazi eta eboluzionatuz. Emanaldi nahiz grabaketetan musikari ospetsu askorekin kolaboratu izan dute, zerrenda luzea osatuz.

Taldearen azken lana 2018koa da eta ‘Trece Rosas’ titulua zuen, hamahiru konposizio hartzen zituelarik barne. Horren aurrekoa 2016ko zen, ‘Paraiso Prohibido’ tituluduna eta 14 abesti zituena. Bihar azken horiek eta arrakastatsuenak entzuteko aukera paregabea izango dugu Ermuan. Ondo pasa!

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du