2019ko jolasetan nagusitu da 'Bihurri ausartak' txaranga

22.07.19
Kultura eta Gazteria

‘Bihurri ausartak’izeneko txarangak irabazi du koadrilen arteko aurtengo jolasak, ostiral gauean play-backari zegokiona jokatu ondoren. Taldea sailkapen nagusiaren buru da astebetean guztira 260 puntu metatu ondoren, play-backekoan azken 30ak bilduta gero. Podium orokorraren bigarrenean geratu dira ‘Ulergaitzak’ eta hirugarren ‘Gogaikarriak’ -255 eta 254 punturekin-, hurrenez hurren. Irabazleek gailentzea lortu dute 9 probatan parte hartu, horietako batean garaile eta beste hirutan bigarren izanik eta puntuaketan erregulartasuna ezaugarri nagusi izanik, bataz bestekoa ia 29 inguru baitute. ‘Ulergaitzak’ aldiz, bi probatan nagusitu da eta hirugarren baten bigarren geratu da, lortutako emaitzak gorabehera handiagoa izanik, bigarren lekuarekin konformatu behar, nahiz eta arraren lasterketan eta play-backean irabazi. Aurtengo ediziorako 14 txarangek eman dute izena, nahiz eta guztiek ez duten play-backaren azken proban parte hartu.

Play-backeko edizio laburragoa, eta ez hain ‘landua’ eta mezuduna izan da

Aurtengo play-back lehiaketan ‘Zorigaitzak’ nagusitu da, asko landutako –koreografia, eszenografia, jantziak, eta abar…- monarkiaren satira kritikoan oinarrituriko musika eta muntaiari’ esker, 36 puntuak poltsikoratuaz. Bigarren postua merezimenduz jaso zuten ‘Hezigaitzak’ koadrillakoek, udako abestiak ardatz izan zuen ‘Summer Beach festival’ prpoposamena aurkeztu eta gero. Hirugarren lekua ‘Bihurri ausartak’ izenekoak lortu zuten, EITBren ‘Vaya semanita’ saioan oinarrituriko eta ‘El Jonan’ perstonaiaren kapitulu batekoarekin. Epaimahiaren lan ez erraz, Eibarko gazte taldeak bete zuen urteroko legez.

Laburbilduz, aurtengoan 10 txarangek parte hartu dute. Proposamenetan denetarik izan da, batzuek oso landuak eta prestatuak eta beste hainbat ez horrenbeste, inprobisatuagoak. Hortaz, gau ederra, entretenigarria. Eguraldia lagun izan zen eta ez zuen euririk bota.

Aurtengoa edizioaren bideoa lagatzen dizuegu, ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu