Herriko jaietan eta abuztuan instalkuntzek izango duten ordutegi-egutegiak iragarri ditu UKEk

23.07.19
Kirolak

Herriko jai nagusiak eta abuztua dela-eta, Udal Kirol Erakundeak ordutegia eta datozen asteetako egutegia iragarri ditu. Zehetasun guztiak jarraiko hauek dira:

Uztailaren 26an eta 31n, Miguel Angel Blanco udal kiroldegia zein Aritzmendi kirol gunea (frontoia eta padel pistak) itxita egongo dira, herriko eta erkidegoko jai egunak direlako. Uztailaren 31tik abuztuaren 23ra kirol instalakuntza oro itxita izanen da.

Abuztuaren 24tik 31ra eta kiroldegia berrireki ostean, igerilekua, begiralerik gabeko eta oinarrizko fitnes aretoa eta squash pistak ordutegi berezi eta zatitua izango dute: goizez 9etatik eguerdiko ordu 1etara eta arratsaldez 4etatik 8etara bitartean.

Abuztuaren 25ean, kirol instalazio guztiak itxita egongo dira.

Betiondo Kirolgunearen kasuan uztailaren 25etik abuztuaren 31ra bitartean itxita izango da, data bi horiek barne.

Segidan UKEk bidali dugun taula lagatzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira