77 ordu jai sanoan blai, Gora Santixauak!

24.07.19
Kultura eta Gazteria

Herriko sukaldariak eta gremioaren ordezkari taldeak hasiera emango die gaur herriko jai nagusiei. Taldeak herriko jai nagusiak ireki eta txapligua botako du, Jai Batzordeak egin zien proposamena ontzat eman eta gain hartu ondoren. Jai Batzordeak herriko sukaldarietan pentsatu izan du, “txapelketa ugaritan dabiltzalako sari eta aintzatespenak jasotzen eta herriaren izena lau haizeetara zabaltzen”. Sukaldariek eskaintza ohorea dela baloratu eta adierazi dute.

Sukaldari eta ordezkarien taldea ondorengoek osatzen dute: Mojito Kiska Ermua tabernako Andoni Perez; Mendiola Jatetxeko José Manuel Rodríguez ; Giroa kafetegiko Roberto Vega eta Sagarra Gastrobar establezimenduko Jesús González eta Pata Negra tabernako Rubén Cruz sukaldariek.

J. Cano eta M. Arrizabalaga ermuarrek txupinazo aurreko tartea girotuko dute

Juanma Cano kazetaria (Cadena SER Eibar) eta Maialen Arrizabalaga abeslaria (Stai Zitto) arduratuko dira txupinazoaren aurreko uneak girotzeaz Orbe Kardinala plazako kioskoan. 19:00etan txapligua botako da eta txarangek herriko kaleetan egingo duten desfileari hasiera emango zaio. Hiritarren Segurtasun alorrak herritarroi deia egin digu zurrun eta tentuz jokatzeko txapligua bota aurreko tartean, plazan jendetza pilatzen delako eta bultzadekin inork mini kez hartzeko. Txapligua botatzeko gunea eta eszenatokia hesiz inguratuta egongo dira.

Kalejiran Polola kopinak zehaztuko du busti nahi dutenen eta ez dutenen marra

Irulitxa eta New Tocados txarangek eta Brincadeira batukadak jarriko dute musika desfilean zehar. Aurreko urteetan bezala, Txarangen Batzordeak azaldu du Pololaren irudiak bananduko dituela kalejiran busti nahi duten pertsonak eta busti nahi ez dutenak. Horrela, jaietako pertsonaiaren aurretik doazen pertsonek, esaterako, instrumentuak daramatzaten musikariek, ez dira etxeetatik botako den urarekin bustiko. Pololaren atzetik doazenek, aldiz, kokapen horrekin adieraziko dute ez zaiela axola bustitzea.

2019ko Santixauen hasiera ofiziala baino lehen, 17:00etan, Drogomenpekotasun Prebentzioko eta Berdintasuneko udal zerbitzuek jaietako objektu eta opariak –poltsatxoak, kapelak, eskuturrekoak, pegatinak, eta abar…- banatuko dituztela Patxi plazan.

2019ko Santixau jaietako egitarau ofiziala

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude