Gaueko trenen zerbitzua gehituko Ermuko jaietarako bai gaur baita ostiralean ere

24.07.19
Kultura eta Gazteria

Euskotrenek uztailaren 24an eta 27an gaueko tren zerbitzu gehiago eskainiko dituela Ermuko Santixau jaiak eta Zornotzako Karmen amaren omenezko jaiak direla eta. Zerbitzu berezi horiek ohiko eskaintzaren osagarria izango dira. Zerbitzu berezietako tren unitateek eta ohikoek ohiko geldialdiak egingo dituzte. Gaueko zerbitzu horiei guztiei esker seguru garriatzeko nahiz estera bueltatzeko aukera izanen dugu Ermuan.

Uztailaren 24tik 25erako gaua Amorebieta – Elgoibar – Amorebieta tartean bi orduz behin zerbitzua egongo da Ermuko zein Amorebietako jaietara jona nahi dituztenen beharrizanak betetzeko. Zerbitzu berezia bi irteera gehiagorekin osatzen da: Matikotik Trañara, 22:39an eta Trañatik Matikora 5:48an.

Gainera, uztailaren 26tik 27rako gauean, Durango – Elgoibar – Durango zatian zerbitzu gehiago jarriko dira (trenak bi orduz behin ibiliko dira), Ermuko jaietako Zezen eguna dela-eta.

Tren bereziek eta ohikoek ohiko geldialdiak egingo dituzte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian