Eguraldiaz gain, giro ona eta parte hartze handia izan dugu jaietako jardueratan

29.07.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Santixau jai nagusietan ezusteko gonbidatu bi –lehen bi egunetako beroa itzela eta azkeneko bietako euri zaparradak- izan ditugu, horiek egitaraua baldintzatzea lortu ez duten arren

Udalak positibotzat baloratu ditu bukatu berri ditugun herriko jai nagusiak “normaltasuna nagusi eta partaidetza altua izan ditugulako”. Muturreko klimatologiak – beroak nahiz euri zaparradek- ez baitute lortu egitarauko 106 jarduerak baldintzatzea edo betetzea. Kultura saileko bozemaile batek esanetan “Santixau on batzuk eduki ditugu, jende asko eta parte hartze altua izanik herriko kolektibo eta elkarteekin elkarlanean antolaturiko 106 jardueratan eta horien emaitzan”.

Ermuar herritarrak nahiz bisitariak kalean gauzatutako eta lagun nahiz ezagunekin topo egiteko aukera eman diguten jarduerez gozatu izan dugu. Programara denetarik bildu da, aukera zabal horren baitan bakoitzak gustuko dugun gauzaren bat izatea ahalbidetu duelarik. Aipamen berezia merezi dute kalean izan ditugun musika kontzertuak, hainbat ikuskizun, dantzaldiak eta animaziokoak.

Herritarren Segurtasun atalari dagokionez, adierazi behar ohiko direnetatik at ez dugula izan aipamen berezirik merezi duen gertakaririk nahiz eta jende asko bildu izan eguneko 24 orduetan zehar. Alorreko zuzendariak adierazi duenez “oro har jaietan ez dugu gertaera larririk eduki eta jasandakoak arinak izan dira. Gertakari kopurua eta izandakoak aurreko urteetakoekin alderatuz gero datuak hobeak dira, hortaz aurtengo jaiak lasaiak izan direla jo dezakegu”.

Nolanahi ere, Juan Carlos Abascal alkatearen esanetan beti izanen da hobetzeko aukera, horregatik “ezusteko edo gorabeherez gain datorren urtekoak hobeak izan daitezen lan egingo dugu”. Agintariak agendan du “kale salmentarako etxolen gunea berrantolatu beharra, kaleaz gozatzeko muga izan ez dadin, gaia herriko Merkatari eta Ostalarien elkartearekin bat landuko dugularik”. Bestalde, Zezen eguneko paella jan eta bazkarietan gozatu ahal izateko eguraldia lagun ez denean estalpeak aurreikusi beharko direla ere adierazi du, Merkatu plazaren eraikina edo Gizarte-zentroa erabiltzeko prest edukiaz”. Politikariak elkarte eta kolektiboei “guztientzako atsegingarria egiteko jaien antolaketan eta egitarauan eginen duten ekarpen eta lanagatik” bere esker ona publikoki adierazi die.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude