Eman dezagun odola, oporretara joan aurretik

29.07.19
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saio berria antolatu du gure herrian biharko, uztailaren 30eko astearterako. Eta, jada, erabakita eta zehazturik ditu baita abuztu nahiz iraileko egunak ere.

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak hiritarrok odola ematera animatzen gaitu, uda garaian emateak %40 jaisten direlako eta, odol erreserbak maila oso larrietara iritsi daitezke.

Hiru minututik behin, norbaitek odola behar izaten du gure ospitaletan, eta egun batean edozeinetako gu geu izan gaitezke. Horregatik, gogoratu odola ematea oporretara joan aurretik.

Gure herrirako antolatu diren hurrengo saioak honakoak dira:

  • Uztailak 29, asteartea: goizeko 09:154etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara Bizkaia Etorbidean kokatuko den unitate mugikorrean.
  • Abuztuak 28, osteguna: 16:30etik 21:00etara Bizkaia Etorbidean kokatuko den unitate mugikorrean.
  • Irailak 5, osteguna: aukera bikoitza izanen dugu;
    • Sallabenten goizez, 09:15etik 14:00etara
    • Patxi Plazan arratsaldez, 16:30etik 21:00etara, kasui bietan bertan izango dugun unitate mugikorrean.

Herriko odol-emaileak deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasoko dituzte, deialdien berri jakinarazteko, eskuko telefonoetan nahiz ordenagailuan.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.