Ermua inicia el mandato con gobierno monocolor y en minoría

02.08.19
Erakundea

Taldea egonkortasun gehiago lortzeko xedez hitz egiten dago EAJ-PNVrekin, partidu biak aztertzen ari direlarik “egonkortasun akordioa; agintaldi- edo gobernu-paktua bezalako formula ezberdinak, azken kasu horretan kudeaketa partekatuko luketelarik”.

Ermuko Udalak hasiera eman dio 2019-2023ko agintaldiari, PSE-EE/PSOEk gutxiengoko gobernu eratu eta bakarrik kudeaketa gain hartu ondoren, uztailaren 23an Udalbatzarrak egin zuen ezohiko bilkuran ezagutzera eman zenez. Bilkura horretan, alkateak hartu eta xedatutako hainbat ebazpenen berri eman zuen eta jakin genuen erakundeak bost udal talde izango dituela, hain zuzen ere ondorengoak: 7 zinegotziko udal talde sozialista, bozemaile Beatriz Gamiz izango duena; 4 zinegotzidun EAJ-PNV udal taldea, bozemaile Jol Gisasola izango duena; 3 zinegotzidun EH Bildu udal taldea, bozemaile Paul Yarza izango duena; 2 zinegotzi izango duen Elkarrekin Ermua udal taldea, bozemaile Julen Dominguez izango duena, eta zinegotzi 1eko talde Popularra, bozemaile Fco. Javier Sanchez izango duena.

Agintaldi hasiera honetan bost Alkateorde izendatu dira ondorengo hurrenkerari jarraiki: Beatriz Gamiz, Ricardo Martín, Rosa Mª Cid; Jose Mª Lopez eta Miguel Ledesma, horiek alkate-presidente den Juan Carlos Abascalekin batera Toki-gobernua osatuko dutelarik.

Alkateorde eta zinegotziek ondorengo eskumenak jaso dituzte kudea ditzaten: Betriz Gamizek Hezkuntza, Kultura eta Gazteria eta Berdintasuna alorretako eginkizunak gain hartu ditu, baita Euskara eta Euskaltegiko presidenteorde kargua ere. Ricardo Martin Planifikazio eta berrikuntzaren buru izango da, Herritarren Atentzio Zerbitzu eta Adminitrazio Elektronikoaren arduraduna, Gardentasun, Kalitate eta Osasun alorreko egitekoak ere gain izango dituelarik. Rosa Maria Cid zerbitzu tekniko, brigada eta Ingurumen alorrak eta auzoekiko harremanez arduratuko da. Juan Mª Lopezek, aldiz, Gizarte-Ongizatea eta Enplegua izango ditu, baita izen bereko Batzorde eta Kontseiluen burua. Miguel Ledesma kirolaz arduratuko, UKEren presidenteorde izanik eta baita Herritarren Segurtasun Alorra. Azkenik, J. Luis Araujo zinegotzia Hirugarren Adinaz, Hezkuntzaz eta Oinarrizko Lanbide profesionalaz arduratuko da.

Antolamendu eta funtzionamenduari dagokionez, Udalbatzak agintaldi honetan bi Batzorde Informatibo izango ditu; Kontu eta Ogasunetako berezia eta, bestea, Gai orokor eta Plenoak aztertu beharrekoena. Horien kide izango dira zinegotzi guztiak, denek ahots zein botoa edukiz. Batzorde horien buru alkatea izango da, falta denean, ordez Beatrtiz Gamizek izanik ardura hori. Batzordeak astero bilduko dira, asteartean eta goizeko bederatzi eta erdietan, jai egun bezperatan, Aste Santuan, Eguberritan eta abuztuan izan ezik. Pleno edo Udalbatzarrak hilean behin, hilaren azken asteartean egingo dira, arratsaldeko 7etan, uztaila, abuztua eta abenduan salbu. Proposamen honen aldez bildutako hamazazpi zinegotzietatik 13k aldeko botoa eman zuten (7 PSE; 3 EH Bildu, 2 Elkarrekin Ermua eta 1 PP), EAJ-PNV taldeko 4 kideek abstenituz.

Eguneko laugarren gaian Udalbatzarrak kide-anitzeko organo, erakunde edo administrazio ezberdinetan (Euskaltegian, UKEn, Planeamendu edo gaikako Kontseiluan, Mankomunitatean, Promosa Sozietatean, Ur kontsortzioan, ikastetxeen kontseiluetan, Debegesan, Izarran, AICn edo Industrialdean, eta abarretan…)  izango dituen ordezkariak. Proposamena aurrera atera zen PSEren 7 botoekin, kontrako 5 botorekin (3 EH Bildu eta 2 Elkarrekin Ermua) eta beste 5 abstentziorekin (4 EAJ-PNV eta 1 PP).

Eguneko bosgarren eta azken gaian, karguan dedikazio osoz edo partzialez arituko diren Udalbatzako kideen izendapena eta guztientzako ordainsari, indemnizazio eta asistentzien ordainketak finkatu eta erabaki dizuten. Gai honek eztabaida piztu zuen, onartua izanik PSEren 7 botoekin, EAJ-PNVren 4 abstentzioekin eta gainerako 6 kideen oposaketarekin (3 EH Bildu, 2 de Elkarrekin Ermua eta 1 PP).

Gai honetan erabaki zen ondorengo diru-kopuruak zehaztu zituzten; taldeko 404,51€ eta 231,14€ zinegotziko hilean. Akordioan bileretara bertaratzeagatiko, kasuan kasu, 70tik 175€ra bitarteko indemnizazioak ezarri zituzten; alkateordeentzat hilero gehienezko kopurua 1.284 eurotan mugatuz, zinegotzi eskudunentzat 1.167€tan, eta 1.050€tan ordezkaritza edo eskuduntzarik ez dutenentzat. Kopuru horiek dedikaziorik ez dutenek bakarrik jaso ahal izango dituzte. Udalbatza berri honen hasieran lau kidek izango dute liberazio edo dedikazioa. Horietatik bik –alkatea eta lehen alkateordea- dedikazio osoa eta esklusiboa izango dute. Bi horiek Euskadiko Toki Erakundeen Legean aurreikusitako kopuruak jasoko dituzte. Alkatearen kasuan, Eusko Jaurlaritzako zuzendari batek duen ordainsari berbera, hots 71.199€ eta 1ngo alkateordearen kasuan, 53.720€, biek karguari dedikazio osoa izango baitiote. Bestalde, beste bi kasuetan, dedikazio partzialak izango dituzte eta kideek 26.860 € jasoko dute. Halaber, konfiantzazko aholkularia kontratatzea proposatzen da, zeinak alkateordearen ordainsari berbera jasoko duen.

Eztabaida eta alderdi político ezberdinen balorazioa

Elkarrekin Ermua taldeak baloratu zuen “konparazioak gorrotagarriak izan ohi direla eta honakoa kasu hori dela erakundea antolatzeko prozesua orain 4 urte ez bezala egin delako”. Bozemaileak adierazi zuenez “orain 4 urte PSEk kontsultak egin eta talde guztiekin kontatuan jardun zuen, bozemaileak bildu zituen denokin batera hitz egiteko, gaia batzordera nahiz plenora altxatuz ekainean, ez uztailaren amaieran, berandu eta jaietan. Orain 4 urte ikastetxetako kontseiluetako ordezkaritzak banatu egin ziren, ur kontsortziokoa txandakatuz lau taldeen artean eta ez oraingo bi taldeetan; orduan liberazio edo dedikazioak izan genituen ordezkaritza genuen alderdi politikoek egin beharrezko lana egiteko denbora eduki asmoz. Horregatik proposamena legezkotzat hartzen dugu, ez aldiz egiteko moduak, ez baitira zuzenak izan. Legala da biztanle kopuruaren arabera alkateak 71.200€ jasotzea, baina larregizkoa deritzogu eta %20 murrizteko eskatu dugu”.

EH Bilduko bozemaileak Elkarrekin taldekoak “argudiatutakoarekin bat” zetorrela adierazi zuen eta prozesuaren eta izandako formen aurrean bere “harridura” agertu zuen. “Ikastetxeetako eskola kontseiluetan parte hartzeko prozesutik at uzteaz gain, guretzat Ermua DBHn parte-hartzea garrantzitsua baitzen. Ordainsariei dagokionez gaia garrantzitsutzat jotzen dugu, orain 4 urte atzerako agintaldian udal bozemaile guztiek ordainsariak jasotzeko proposamena egin zitzaigulako, interesgarri eta berritzailea izanik. Proposamen hura mantenduko zelakoan geunden udalerriarentzat onuragarria zelako, irizpide aldaketak, harritu egin gaitu, azalpenik edo arrazoirik eman ez duelarik alkateak” bukatuaz.

EAJ-PNVko bozemaile Jol Gisasolak honako hitzak esan zituen: “orain 4 urte areto honetan esan nuen gobernu taldean sartzeko eskaintza jaso izan genuela eta ezetza erantzun genuela, erantzukizun hori hartzeko unea ez zela ulertuta, nolanahi udalarentzat onuragarri ziren akordioetara iristeko prest geundela. Iragan diren lau urteetan aurrekontuetan gaiak adostu ditugu eta aurrekontuok onartu ditugu, EAJ-PNVren proposamenak erantsita, herritar guztiontzat onak izan diren gai, ideia eta proiektua gauzatu egin direlarik. Egun gure jarrera gobernu talde bateratuan sartzetik hurbilago dago, nahi zeta gertatu ohi den bezala eskatzen duenak beti eskas geratu dela uste izan eta eman behar duenak larregi utzi izan duela uste. Hori d agure asmoa, gaur arte ezin izan dugun zehaztu, gaur legez bete betebeharreko epea agortzen delarik. Guk irailean horrelako akordiora iristen saiatuko gara, EAJ hauteskunde programan jaso dituen proposamen gehienak aurrera ateratzeko eta, ezinezkoa bazaigu, egonkortasunaren alde egingo dugu.Jarrera berbera mantenduaz, proiektuak gauza daitezen alde lan eginez”.

Bilkura horretan esandako guztiak hitzez hitz jasotzen dira bideo aktan, agiri horretan bakoitzak gai bakoitzean esan duena eta noiz esan duen –minutu eta segundoa- zehazten duelarik. Akta hori uzten dizuegu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua