Kaleko eta udako zine emanaldiei hasiera emango gaur J. Fesserren 'Campeones' filmak

05.08.19
Kultura eta Gazteria

Ermuan gaur hasiera emango diegu kalean eta doan izaten ditugun udako zine emanaldiei. Datozen lau asteetan zortzi film ikusi ahal izango ditugu eta gaurkoa lehen izanen da. Gaur Javier Fesser zuzendriaren ‘Campeones’ luzemetraia ikusteko parada izango dugu, zeinak sari sorta ederra bildu izan duen. Komedia da, zertzelada dramatikoak ere badituena. Ezgaitasun intelektualaren gaia eta zailtasunei eskubaloi kirolaren bidez aurre egitearen gaia lantzen. Produkzio edo ekoizpen nazionala da, iazko urtekoa, 124 minutu irauten duena. Aktoreak Javier Gutiérrez, Juan Margallo, Luisa Gavsa, Jesús Vidal, Daniel Freire, Athenea Mata, Roberto Chinchilla, Alberto Nieto, Gloria Ramos eta Itziar Castro dira. Emanaldia herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Ez dago sarrerarik, emanaldi libre eta doakoa baita.

Hortaz, gaurkoan aurtengo edizioan hiru (3) Goya irabazi dituen lana ikusteko parada izango dugu: filma onena, aktore azpimarragarriena eta abesti onenarena. Feroz sarietarako hamaika (11) nominazio eta komedia onenaren 4 nominazio gehiago. Foqué sarietan, pelikula onena eta baloreen heziketa saria zinean.

Sinopsia

Marco, saskibaloiko entrenatzaile profesionala da. Krisi pertsonalean murgilduta egun batean adimen urritasuna duten jokalari taldea zuzentzen hasiko da. Hasieran arazoa izango dena, bizitzako ikasgai ahaztezinean bihurtuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian