‘Mamma Mía: Una y otra vez!’ musikala ikusgai izango gaur udako eta kaleko zinean
Udako zine programazioa kalean aurrera jarraituko du gaurkoan, aste honetako bigarren eta azken emanaldiarekin. Gaueko 10etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan, doan eta izarren azpian euririk botatzen ez badu –kasu horretan jarduera elizako arkupeetan eginen da- ‘Mamma Mía: Una y otra vez!’ tituluko musikala ikusteko aukera izango dugu. Luzemetrai hau Britainiarra da, Ol Parker zuzendariak sinaturikoa eta 2018an estreinaturikoa.
Filma titulu bera izan zuen aurreko ‘Mamma Mía’ delakoaren jarraipen edo ‘sekuela’ da. Diotenez, ez da musikal klasiko edo purua nahiz eta horrelakoen esentziari eutsi, sentimenduak abestien eta dantzaren bidez adierazten baitira. Filmak aktore ezagun edo ospetsu sorta ederra bildu du, esaterako, tartean ditugularik Julie Walters, Pierce Brosnan, Andy García, Cher eta Meryl Stree besteak beste.
Sinopsi edo konta daitekeenaren laburpena
Mamma Mía: Una y otra vez! Filmak guztia hasi zen udara bueltatuko gaitu. Protagonistek gaur egun duten bizitzatik kontatuko dizkigute uda magiko hartan gertatutakoak eta ustez Sophieren aita izan daitezkeen hiru gizonen istorio hau.
Programazioak aurrera jarraituko du datorren astean; astelehenean ‘El mejor verano de mi vida’, -Leo Harlem, Maggie Civantos eta Jordi Sánchez aktoreekin- eta asteazkenean ‘Thi Mai, rumbo a Vietnan’ –Carmen Machi, Adriana Ozores, Aitana Sanchéz-Gijón eta Dani Rovira protagonista dituenak-. Ordu arte hainbat egun falta zaizkigunez, landu eta eskainiko dizkizuegu filma horien inguruko edukiak.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude