'Ermua, hiri adeitsua adinekoekin' izeneko proiektua aurrera egiten jarraituko
''Ermua, hiri adeitsua adinekoekin'' izeneko proiektua gorpuzten duen talde eragilea, aurrera egin asmoz lanean jarraitzen du. Urteko lehen lau hilabetekoan 60 urtetik gorako pertsonekin parte-hartze saioak gauzatu dituzte. Saio horietan 34 pertsonek parte hartu zuten. Erabilitako metodologia ontzat hartu izan da eta erantzunen arabera, bataz beste jaso duen balorazioa 9,15 emaitza da, 10 puntu posibletik.
Talde eragilea (egun 17 lagunek osatzen dutena: adineko 9 gizon eta 8 emakume); proiektuaren arduradun politikoa, udal teknikari bi eta proiektuan lagundu izan duten erakundeko langileek, aurreko fasean jasotako proposamenak aztertu eta gainbegiratu dituzte.
Egindakoaren inguruan, azpimarratu eta baloratu behar borondatez partaide izan diren guztien jarduna eta, bereziki, talde eragilean ibili direnena, proiektua garatzeko erakutsi duten interes eta adoreagatik.
Hemendik aurrera, talde teknikoak egindako guztiaren berri eman eta zabalduko du udal alor eta saila ezberdinetan, horietako kideen iritzia ezagutu eta kontrastatze aldera, alorretan herritarrengandik jaso izan diren proposamenak bidergarri diren ala ez esan dezaten eta, kasuan kasu, horiei erantzuteko dauden aukerak zehaztu.
Lana bukatu ondoren eta talde eragilearen jarraipenaz, informazio eta proposamen guztiak Ekintza Plan batean bilduko eta herritarroi aurkeztuko zaie.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian