Errifa bidez zozketatu dituen koadroak banatu ditu Mugarteak

08.08.19
Gizartea

Jarduerak finantzatzeko xedez Santixau jaietan salgai izan ohi dituen errifen bidez zozketatu dituen bi koadroak banatu berri die Mugartea herriko pintura elkarteak sarituak izan direnei. Koadro horiek urtero ekainean gure herrian egiten pintura Lehiaketan irabazle suertatutakoei. Lehiaketa horretan, parte-hartzaileek Ermuko hirigunea zuten gai nagusitzat, eta pasatu diren jaietan lehen bi sailkatuen lanak zozketatu dira. 600 eta 450 euroko sariak jaso zituzten koadroen egileek.

Lehen saria irabazi eta Goienkale gaitzat hartu zuen Eduardo Alsasua arabarraren koadroa Mikel Yarza ermuarrari egokitu zaio. Bestalde, bigarren postuan geratu zen Alacanteko Teresa Dura autorearena, Baldespina parkearen zatia eta ibaiarena, Toribio Moran bizilagunari egokitu zaio.

Sarituak Jose Luis Araujo zinegotzi sozialistaren eta Mugartea elkarteko presidente Yolanda Capeloren eskuetatik jaso dituzte koadroak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da