Zabaldu zenetik 11 aldiz erabili izan da Osinetxe, batetik bestera dabiltzan edo etxe egokirik ez duten pertsonentzako zerbitzua
Udalek, Diputazioek eta Gobernuak eskainitako gizarte-zerbitzuetako eskaintzaren barne, Osinetxe izena duen baliabide zabaldu zen iazko irailean Ermuan. Udaletxe atzetik dugun errekaren eta horren putzuen erabilera toponimikoa oinarri hartu da izena jartzeko. Udalerritik beste nonbaiterako jomugaz pasatzen edo etxebizitza egokirik ez duten bertakoen higiene eta garbiketa beharrak –pertsonenak nahiz horien arropenak- asetzera dator. Baliabidea Jaurlaritzako, Aldundietako eta udaletako gizarte-ongizate eskaintzaren barne dago. Zerbitzua ireki zenetik 3 pertsonek erabili dute 11 bider. Erabiltzaileetako bik zerbitzu osoa erabili zuten (norbere burua nahiz arropak garbitzeko) eta hirugarrenak, dutxatu besterik ez zuen egin.
Baliabidea harrizko etxetxoan kokatzen da, Baldespinako Markesaren jauregiaren atzeko aldean dagoen eraikinean, antzina jauregiaren ortu eta lorategiak zaintzeko erremintak gordetzeko erabiltzen zena. Osinetxeren ezaugarri nagusiak iazko irailaren 25ean egindako Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean aurkeztu ziren. Aurkezpenaren ondoren, zabalik eta jardunean ipini zen, goizeko 8etatik gaueko 9etara bitartean erabili daitekeelarik. Osinetxek kolektiboari eskaintzen zaizkion arreta eta zerbitzuak gehitu eta hobetzen ditu.
Erabilera Gizarte Zerbitzuetan eskatu eta bertan giltza jaso beharko da goizeko 8etatik 3etara bitartean edo 3etatik iluntzeko 9etara bitartean Udaltzaingoan
Azpiegiturak ur-beroa, komuna, konketa, dutxa eta jantzi lekua ditu. Horrez gain, baita arropak garbitzeko garbigailua eta lehorgailua ere, erabiltzaileak soinean dituen edo berarekin daramatzanak prest jartzeko. Hori erabili nahi duen pertsonak goizetan -8etatik 15etara bitartean- gizarte zerbitzuetara joan eta bertan giltza eskatu beharko du. Aldiz, arratseko 3etatik iluntzeko 9etara bitarteko ordutegian bada, Udaltzaingoaren bulegoan eskatu beharko giltza. Erabiltzaileari gela eta xanpua emango zaio eta baita detergente dosi bana ere. Eguraldiaren arabera, beharrezko denean berogailua ere utziko zaio erabiltzaileari. Halaber, trenez Durangora jarraitu dezan garraio-txartela ere emango zaio gure udala partaide izanik eskualdean egituratu diren zerbitzuetara –gaueko aterpetxera kasurako- iristetik izan dezan. Azpiegitura banaka erabili beharko dute eskatzaileek, erabiltzaileek pilatu edo bateratu ez daitezen.
Etxebizitzarik ez duten pertsonen eguneko arreta zerbitzuaren azpiegitura osagarria izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzu eskaintza zehazten duen Dekretuan jaso bezala. Zerbitzua eskualderako da eta Durangon kokatua dago, eskaintza garatzen duten agirietatik eratorritako zerbitzu.mapan aurreikusi bezala. Baliabide osagarri berria Ermuan kokatu da, norabide zehatzik gabe ibili ohi diren pertsonek hainbat kasutan ez dutelako Durangora zuzenean jarraitzerik ez nahi izaten. Horregatik, beharrezkoa ikusi da horiei higienea eta arropak txukun mantentzeko aukera emango dien zerbitzua prestatzea.
Batetik bestera kalean bizitzen ibiltzen eta Ermuan atenditzen diren pertsona kopurua txikia da, hileko 3 eta 5 artean izaten direlarik, bataz beste. Ermuan etxerik gabe edo etxe baten bizi nahi ez dutenik ia ez dago, salbuespen urriak dira.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean