Akzioa eta dibertsioa ‘Ocean’s 8’ filmaren eskutik

19.08.19
Kultura eta Gazteria

Hilabetea aurrera doa, aste berri bati ekin diogu eta udako zine emanaldiak ere ez du etenik egingo. Gaur astelehena ziklo honetako bosgarren filma eskainiko da, Ocean’s 8 akziozko pelikula. Gary Rossek zuzendutako produkzio estatubatuarrak umore ukitu ugari ditu, eta 22:00etatik aurrera izango da ikusgai Orbe Kardinala plazan. Egunak hobera egiten ez badu, ordea, Santiago Apostoluaren elizako aterpeetan izango da emanaldia. Sarrera doakoa da.

2018an estreinatutako filma da Ocean’s 8, eta Sandra Bullock eta Cate Blanchett aktoreak buru, emakumez osatutako luxuzko izar-zerrenda topa dezakegu bertan, hala nola, Mindy Kaling, Anne Hathaway, Rihanna, Helena Bonham Carter, Awkwafina eta Dakota Fanning.

Udako zine emanaldien kartela

Sinopsia

Bost urte, zortzi hilabete, hamabi egun… eta zenbatzen jarraitzen du. Debbie Ocean, Danny Ocean ezagunaren arreba, bere bizitzako lapurretarik handiena prestatzen ari da kartzelan dagoen bitartean, eta hori burutu ahal izateko argi dauka zer behar duen: arlo ezberdinetako aditu onenek osatutako taldea, Lou Miller lankidea barne. Biek espezialistaz osatutako taldea batuko dute: Amita bitxigilea, Constanza kaleko iruzurtia, Tammy peritua, Nine Ball hackerra eta Rose moda diseinatzailea. Helburua 150 milioi euroko diamantezko lepokoa da, Daphne Kluger aktore ezagunak soinean eramango duena. New Yorkeko Met Galan, urteko ongintzako ekitaldi nagusian, begirada guztiak gainean izango ditu Klugerrek. Planak ezin du huts egin, guztia prest dago, baina mundu guztiaren aurrean altxorra lortzeko, pentsatu bezala egin beharko da dena.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian