Herriko kirolariek emaitza bikainak eskuratu dituzte arku tiraketan

20.08.19
Kirolak

Betiondo Ermuko Arku Tiraketa Elkarteak 2018/2019 denboraldian zehar bertako kirolariek eskuratutako emaitza onak partekatu ditu. Talde ermuarrak modalitate ezberdinetan parte hartu du, eta honakoak dira herriko tiralariek lortutako postuak:

  • Aretoko Euskadiko Txapelketa:
    • Arku instintiboa, gizonezkoak: Mikel Lopezek hirugarren postua eskuratu du.
    • Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du.
  • Aretoko Liga:
    • Arku instintiboa, gizonezkoak: Basilio Izquierdok hirugarren postua eskuratu du.
    • Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du beste behin.
  • Aire Zabaleko Euskadiko Txapelketa:
    • Arku instintiboa, gizonezkoak: Basilio Izquierdo txapeldun izan da, eta Mikel Lopezek hirugarren postua eskuratu du.
    • Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gil txapeldunorde izan da, bigarren postuan amaitu baitu.
  • Aire Zabaleko Liga:
    • Arku instintiboa, gizonezkoak: Mikel Lopez izan da txapeldun, eta Basilio Izquierdo, aldiz, txapeldunorde.
    • Arku biluzia, emakumezkoak: Mertxe Gilek bigarren postuan amaitu du liga.

Txapelketa ofizial horietatik at, herriko kirolariek lagunarteko eta klubetako lehiaketetan ere parte hartu dute, hainbat garaikur lortuz.

Azpimarratzekoa da Mikel Lopez ermuarrak Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan izan duen parte-hartzea, arku instintibo modalitatean. Lopezek emaitza ona eskuratu du, proba kanporatzaileak gaindituz eta finalera helduz, maiatzean Guijuelon (Salamanca) jokatutako txapelketan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da