‘Los Increíbles 2’, familia osoarentzat gozagarri

26.08.19
Kultura eta Gazteria

Udako kaleko zine zikloa azken txanpan sartu da jada. Abuztu honetako programazioa amaitzear da denboraldiko azkeneko bi filmekin, eta astelehen honetan, hilak 26, azken urteetako superheroi familia ezagunenetako baten txanda izango da: Los Increíbles 2. Brad Birdek zuzendutako animazio zinta dibertigarria ikusgai izango da gaur gauean 22:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Eguraldiak okerrera egingo balu, proiekzioa Santiago Apostoluaren elizako aterpeetara mugituko litzateke. Beti bezala, sarrera librea eta doakoa da.

Los Increíbles 2 pasatu den udan estreinatu zen, eta Los Increíbles (2004) filmaren jarraipena da. Pixar Animation Studios eta Walt Disney Picturesen ekoizpen berria ere Brad Birdek zuzendu du.

Sinopsia

Bob eta Helen Parr superheroiek gaizkileen aurka borroka egiten zuten egunero, hainbat bizitza salbatzeko. 15 urte geroago, bizitza normala daramate, erdigunetik urrun, euren hiru seme-alabekin. Baina gaizkile bat gelditzeko berriro ere euren lanari ekin ostean, Helen superheroiak bueltatzeko kanpaina baten buru izango da. Bien bitartean, Bobek bizitza “normala” egiten jarraituko du Violet, Dash eta Jack-Jack seme-alabekin – azken jaioberri horren boterea oraindik ez da agerikoa, gainera-. Helenen misioak kale egingo du dena mehatxupean jarriko duen gaizkile berri bat agertzean, plan bikain eta guzti. Parr familiak ordea ez du atzera egingo, eta Frozono laguna alboan izango dute euren arazoei aurre egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian