Ekintzen egitarau berria liburutegian ikasturte honetarako

02.09.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak hil honetan bertan hasiko den 2019-2020 ikasturterako  irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko ekimenen egitaraua iragarri du.

Haurrentzako, gazteentzako, helduentzako zein familientzako ekintzak batzen ditu programazioak, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Ekimen horietan guztietan izena emateko epea datozen egunetan zabalduko da.

Astelehenetik ostiralera burutzen diren ekimenen artean, urriko lehen astean hasiko dira helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa klubak eta komikien irakurketa kluba. 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako papereko irakurketa kluba ere urrian hasiko da, hilabete erdian, baita ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeak ere.

Bestalde, urrian izango dira larunbatetan burutzen diren ekintza hauen lehenengo saioak:

  • Liburu Baby Kluba, 0 eta 3 urte arteko umeei zuzendutako irakurketa klub eleaniztuna, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Heldu baten laguntzaz joan beharko dute umeek.
  • Leyendo y aprendiendo, 4 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako gaztelerazko irakurketa kluba. Heldu baten laguntzaz joan beharko dute umeek.
  • Mintzoan kux kux, 3 eta 5 eta 6 eta 8 urte arteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba. Heldu baten laguntzaz joan beharko dute umeek.
  • Irakurketa klub digitala tabletekin, 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat. Irakurzaletasuna suspertzea, euskarazko haur literatura eta egileak ezagutzea eta teknologia berrien, irakurketaren eta kulturaren arteko harremana azaltzea dira helburuak.
  • Sormenezko idazkera gazteleraz pertsona helduentzat. Lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da, norberaren espresioa lortzeko bidean.
  • Olerki tailerra 16 urtetik gorako olerkizaleei zuzenduta.

Era berean, urriko asteburuetan izango dira ipuin kontaketako lehenengo saioak, Arratsaldean kontu kontari euskaraz eta Story Time ingelesez. Ipuin kontaketak ikusteko plazak mugatuak izan arren, ez da beharrezkoa izena ematea.

Informazio gehiago lortzeko jarri harremanetan liburutegiarekin biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz edo 943 17 92 12 telefonora deituz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean