Arantza Moreno da aurtengo Espainiako xabalina-jaurtiketako txapelduna

02.09.19
Kirolak

Arantza Moreno Fernandezek (FC Barcelonako kirolariak) aurtengo Espainiako xabalina-jaurtiketako txapelduna da, azken asteburuan La Nucía herrian (Alacanten) jokatu izan den Espainiako Txapelketa Absolutuan garaile izan eta gero. Espainiako Atletismo Federazioak (RFEA delakoak) adierazi duenez “Espainiako txapelketa absolutu bikaina izan da eta egoitzaren herriak atletismoko azken jardunaldi aparta bizi izan du, emozioz beterikoa, non txapeldun berri ugari izan diren eta zaleek harmailak bete dituzten”. Ermuarra txapela jantzi du 600 gramoko xabalina 56,53 metrora jaurti eta gero. Berarekin batera podiumean izan dira Unicaja Jaen taldeko Carmen Sanchez (53,78 m) eta Valencia Sport taldeko Mercedes Chilla (51,99 m).

Arantzaren jaurtiketa Estatuetako Selekzioen Europako 9. Txapelketan lortutakoa baino laburrago aizan da, zeina Bydgoszcz herrian (Polonian) jokatu berri den abuztuaren 9tik 11ra bitarteko azken asteburuan. Orduan ermuarrak estatuko taldeko elastikoarekin 57,94 metroko jaurtiketa egin zuen, podiotik hurbil geratuz eta laugarren postuan bukatuz. Bere aurretik amaitu zuten hirurek 61 metroak gainditu zituzten; hirugarrena atletak 61,32 metro markatuz, bigarrenak 63,39 metroak eta garaileak 63,45 metroko luzera. Arantzaren emaitzari esker talde espainiarrak 9 puntu batu zizkion azken emaitzari. Arantza aurten lortu duen jaurtiketarik onenaren azpitik izan da, egindako jaurtiketa luzeena berrogeita hemeretzi metrotik hurbil duelako, hain zuzen ere Leonen Goi-mailako kirolarien zentroan lortutako 58,97 metrokoa. Aurtengo denboraldia korapilatsua eta trantsiziozkoa izaten ari da Arantzarentzak, entrenatzailez aldatu eta Iruñara bizitzera joan izan delako.

Alkateak harrera egingo dio ostiralean –irailaren 6an-, udaletxean hartuko baitu arratsaldeko zazpietan.

Kirolariak txapelketan lortutako emaitza ondorengo hitzekin baloratu zuen, Federazioak Twitterren duen kanalean jasotzen denez.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik