Bost irakurketa taldeetan izena emateko epea zabalik: euskarazkoan, gaztelaniazkoan, ingelesezkoan, frantsesezkoan eta komikikoan
Udal Liburutegiak helduen irakurle-taldeen eskaintza zabala mantenduko denboraldi berrian; bostean izena emateko epea zabaldu duelarik, hain zuzen ere; euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko eta komikienekoan.
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-taldea. Irakurleek testuaren inguruan mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Taldea ikasteko eta sozializatzeko gune da batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.
Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, euskarazko saioak hileko lehen astelehenean izango dira dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara; ingelesekoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30etara; gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:30etik 21:00etara, komikienak hileko astearte batean 19:00etatik 20:30era eta frantsesekoak hileko lehen ostiralean 18:00etatik 20:00etara. Euskarako eta gaztelerako irakurketa taldeak hilean behin bilduko dira. Ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Ekimen hau Lobianon Kultur Gunean egingo da eta urriaren lehenengo astean hasiko da.
Doako jarduera, hizkuntza aukera zabala eta partaide kopurua mugatua
Euskarazko partaideek urrian, azaroan eta abenduan irakurriko dituzten liburuak ondorengoak izango dira: “33 ezkil” (Miren Gorrotxategi), “Uderra eta kedarra” (Sonia González) eta “Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak”. Gaztelerako taldean “Todo cuanto amé” (Siri Hustvedt), Letren Asturiaseko Printzesa Saria 2019, “La casa de las bellas durmientes” (Yasunari Kawabata) eta “La uruguaya” (Pedro Mairal) ). Ingeleseko irakurketa taldean “Tuesdays with Morrie“ (Mitch Albom) urrian eta “The Quiet American” (Graham Greene) abenduan. Frantsesekoen lehenengo irakurgaiak “Le malade imaginaire” (Molière) eta “Robe de marié” (Pierre Lemaitre) izango dira.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa). Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak osatu arte.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean