Olerki tailerrean parte hartzeko izen-emate epea zabalik

04.09.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonentzako olerki tailerra eskainiko du, eta izena emateko epea zabalik da jada. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen da jarduera, eta Maite Lorenzo aktorea izango da dinamizatzailea.

Tailer honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira, hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Parte-hartzaileak aukeratutako olerkien eta egileen munduan sakonduko dira, ikuspegi berezi bat emanez, beti ere egilearen jatorrizko testua errespetatuz. Aldi berean, olerki bakoitzari dagokion doinua eta emozioak ematen ikasiko da, errezitazioaren bidez norbanakoaren hazkundea eta olerkiaren gozamena bilatuz.

Guztira bederatzi orduko iraupena izango du ikastaroak, eta urritik abendura bitartean garatuko da. Saioak larunbat goizetan izango dira, 11:00etatik 12:30era Lobiano Kultur Gunean, eta data zehatzak honakoak dira: urriak 5 eta 19, azaroak 9 eta 23 eta abenduak 14 eta 21. Azken egun horretan, gainera, tailerrean zehar landutako olerkien errezitaldia egingo da.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea irailaren 27a baino lehen liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan. Horretarako, izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dira.

Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko urteetan jarduera horretan parte hartu ez dutenek.

Onartutakoen zerrenda liburutegiko mikrositean argitaratuko da urriaren 2an, asteazkena.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte