Amaitu da Gazterobotika teknologia tailer hezitzailea

09.09.19
Ekonomi Sustapena

21 gaztetxok osatu dute Gazterobotika ekimenaren barneko Mugarik gabe! Guztiontzako etxeen diseinua teknologia tailerra. Izarra Centren burutu da ikastaroa iraileko lehenengo astean, eta pasatu den ostiralean, hilak 6, Juan Carlos Abascal alkatearen bisita jaso zuten parte hartzaileek azkeneko saioan. Bertan, gaztetxoekin hitz egiteko eta euren sorkuntzez gozatzeko aukera izan zuen Abascalek.

Doplay enpresako begiraleek proposatutako erronkei aurre egiten saiatu dira 9 neskato eta 12 mutiko, behar bereziak dituzten pertsonei egokitutako etxeak ardatz gisa hartuta. Arazoei aurre egiteko gakoak irudimena, hausnarketa eta talde lana izan dira, STEAM gaitasunekin uztartuta -zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak-. Guztia ingurune dibertigarrian garatu da, esperimentu sinple bezain entretenigarriak eginez.

Tailerrean parte hartu duten gaztetxoek Elgoibarren egingo den Debabarreneko Gazterobotika topaketan aurkeztuko dituzte euren lanak, datorren irailaren 28an, larunbata.

Norbaitek robotika hezitzaile lehiaketa horretan bere kabuz parte hartu nahi badu, lotura honetan eman dezake izena.

Lerro hauen ostean Gazterobotika tailerretako argazkiak eta bideo-laburpena uzten dizkizuegu.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu urrian eskolaz kanpoko teknologia programa hasiko dela, ikasturte osoan zehar garatuko dena. Ikastaro zabal horretan, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoek nahi duten proiektu teknologikoa sortzeko aukera izango dute, arloko adituen eta profesionalen laguntzarekin. Urriaren 3an hasiko da tailerra, eta ostegunero bilduko dira, bi txandatan, 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara.

Talde bakoitza 15 parte-hartzailera mugatuta dago, eta izen-emate epea irailaren 16an itxiko da. Matrikula lotura honetan egin daiteke, eta partaide bakoitzeko hilean 18 euro ordaindu beharko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik