Arantza Morenok esker ona eman dio Ermuari: 'Ohore da'

09.09.19
Kirolak

Orain egun batzuk Espainiako txapelketa Absolutuan xabalina-jaurtiketako txapela jantzi izangatik Udalbatzak ostiral arratsean egindako erakunde harreran plaka oroigarria eta lore-sorta jaso zituen Arantza Moreno Fernandez atleta ermuarrak. Titulua eta domina Alacant-eko La Nucian jokatu izan txapelketan lortu ditu. Ostiraleko ekitaldi xume baina zintzo honetara hurbildu ziren “atletismoko kide, zaletu, lagun nahiz senideen hurbiltasuna, berotasuna, maitasuna eta errekonozimendua” jaso zituen kirolariak, emozioari eutsi ezin izan zuelarik. Bertaratutakoen artean gurasoak (Angela-Alberto) izan ziren eta baita PSEko, EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemos eta PP alderdietako bozemaile edo zinegotziak ere.

“Ekitaldiagatik, bertaratutakoengatik eta Ermuagatik bere esker ona” adierazi zuen Arantzak. Ohorea da” erantsiz. Gazteak entrenatzaileen lana goraipatu zuen “oso garrantzitsua delako. Egin izan dutena, egiten ari direna eta etorkizunean egingo dutena ere, ni hemen egotearen arrazoia baitira”. Lolo entrenatzaileaz mintzatu izan zen, hitz gozo eta mamiekin “ni hemen egotearen erantzule da, xabalina-jaurtiketarako balio dudanaren erantzule. Nirekin asko saiatu izan zen, asko motibatu ninduen txikitatik. Zailtasunen aurrean amore eman zezakeen nirekin –edo nik berarekin- baina aurrera egin zuen, etsi gabe. Amaieran, umiltasun eta zintzotasunez laguntza eta entrenatzaile berria bilatu behar nuela adieraziz berarekin ezingo bainuen ikasten jarraitu”. Horregatik guztiagatik publikoki Lolori “eskerrak” eman zizkion. Atletak ez ditu bere erro eta jatorriak ahantzi “herriko atletismo taldea; entrenatzaileak eta bertan dabiltzan 100 ume eta gazte inguruko taldea” gogora ekarriz, “lasterketa, probatara beron ahiz hots pasatzera joaten direlako zaletasunez eta aurrera jarraitzeko beraien babesa ematen dietelako”.

Alkateak “azken titulu horrengatik nahiz lortu dituen guztiengatik ermuarrok harro gaudela” esan zion, “Ermuaren izena Euskadi, Espainian nahiz Europan ezagutzera” eman izanagatik. Espainiako txapeldun izateak “diziplina zehatz batean herri bateko onena izatea” suposatzen duela azpimarratu zuen Abascalek eta “horren atzean ahalegin eta lan izugarria dagoela”. Alkatearen esanetan “atletismoa ez da masa edo jendetza kirola, minoritarioa baizik. Nolanahi ere, gogora ekarri zituen eliteko kirolari askoren ezaugarri komunak “ahalegintzea, lan egitea, borrokatzea et umiltasuna”. Gehitu zuen “gauzak lortzeko askotan porrot egin behar izaten dela, altxatu eta berriz saiatuz, azkenean lortu artean”. Abascal alkateak hezitzaile, entrenatzaile eta prestatzaileen lana azpimarratu nahi izan zuen, “famliari denbora kendu eta gainerakoei laguntzen dietelako, parte hartu eta entregatuz, kiroltasuna, ahalegina, lana edo hobetzeko baloreak transmititzeko”.

Adierazpen guzti horiek esan bezala azpian uzten dizuegun bideoan dituzue, ikus-entzunezko hori erakundeak duen Youtubeko kanalean streaming bidez zuzenean eskaini genuena izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke