Sormenezko idazketa tailerra antolatu du berriro liburutegiak
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu du hirugarren urtez jarraian. Yurre Ugarte idazlea izango da dinamizatzailea, eta irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen da ekimena.
Tailerrean lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko da, norberaren adierazpena aurkitu asmoz. Izan ere, idaztea ez da soilik hitzak elkartzea; idatzizko lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa. Urrats bat haratago ematea da ikastaroaren helburua, trebatzea era sormenez idazten ikastea, gure izaera eta ezaugarri pertsonalekin bat datorren idatzizko adierazpena lortzeko.
Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez, testu literarioak sortzeko modu ezberdinak erakutsiko ditu Yurre Ugartek, pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak, eta abar.
“Asmatzen dituzten testuez gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten pertsonentzat aproposa da ekimen hau. Bakoitzak literaturaren bitartez adierazteko forma ezberdina du, eta tailer honetan norberaren era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da”, adierazi du Yurre Ugartek.
Sormenezko idazketa tailerra larunbat goizetan burutuko da, 11:00etatik 13:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Urte amaierara arte aurreikusitako saioak urriaren 5a eta 26a, azaroaren 9a eta 23a eta abenduaren 14a dira.
Ekimena doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da irailaren 27a baino lehen izena ematea aurrez aurre liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan. Honako datuak eskaini beharko dira: izen-abizenak, liburutegiko txartelaren zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute.
Onartutakoen zerrenda urriaren 2an, asteazkena, argitaratuko da liburutegiko mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean