Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia zabalik
Euskara irakasten duten ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako beka deialdi berria zabaldu du Ermuko Udaleko Euskara Sailak.
Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, interesa duten pertsonek Udalaren Egoitza Elektronikoan sartu eta eskaera orria bete beharko dute, edo bestela, Abiapuntu Informazio bulegora jo -Konbentukoa, 3-. Eskabideak datorren urriaren 25era arte aurkeztu ahalko dira, egun hori barne, eta bete beharreko baldintzak deialdiaren oinarrietan jaso dira.
Iaz 72 eskabide onartu ziren eta 12.001,88 euro banatu ziren guztira diru-laguntzetan. Aurten, 15.000 euroko aurrekontua prestatu da helburu horretarako, eta oinarrietako baldintzak betetzen dituzten euskara ikasleen artean banatuko dira.
Diru-laguntza ohikoena matrikularen %50a izaten da, baina lehenengo aldiz euskara ikasi, baldintza ekonomiko eskasak dituzten zein jendaurrean lan egiten duten ikasle ermuarrek %75era arteko diru-laguntza ere jaso ahalko dute, baldintza guztiak betetzen badituzte.
Udalaren diru-laguntzen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu Ermuko Udalaren iragarki-ohola.
Bestalde, HABE erakundeak ere ikasleentzako diru-laguntzen deialdia zabaldu berri du. Hortik ere matrikularen kostua arindu daiteke, laguntza biak, gainfinantziazioa eragiten ez duten heinean, bateragarriak baitira.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago