‘Liburu Baby Kluba’ haurrentzako irakurketa klub eleaniztunean izena emateko epea zabalik

10.09.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Liburu Baby Kluba irakurketa klub hirueleduna -euskara, ingelesa eta gaztelania- antolatu du laugarren urtez jarraian. Ekimen honek biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna emateko eta joera berriei egokitzeko asmo zuzena du.

0 eta 3 urte arteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da. Pertsona heldu baten laguntzarekin joango dira haurrak saioetara, eta biek parte hartuko dute. Saioen ardatza liburua izango da, eta helburu nagusiak umeengan eta familiengan txikitatik literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Aldi berean, haurrek hizkuntza ezberdinekin lehen harremana izan dezakete, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz.

Liburu Baby Kluba saioak larunbat goizetan izango dira, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Urte amaierara bitartean, honako egunetan izango dira saioak: urriak 5, azaroak 9 eta abenduak 14. Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, irailaren 27a baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, izen-abizenak, liburutegiko txartelaren zenbakia, haurraren jaiotze-data, telefonoa eta helbide elektronikoa emanez.

Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean jarduera horretan parte hartu ez zutenek.

Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 2an, asteazkena.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte