Boj galiziarrak garaile 2019ko Folkez Blai jaialdian

16.09.19
Kultura eta Gazteria

Ferrolgo Boj taldeak irabazi du XIV. Folkez Blai lehiaketako sari nagusia asteburu honetan Ermuan. Lehiaketan parte hartu duen azken taldea izan da Boj igande honetan, eta 3.000 euroko diru-saria eskuratu du. Gainera, datorren urtean Folkez Blai eta Getxofolk jaialdietan gonbidatu moduan aritzeko aukera izango du seikoteak.

Flowk kataluniarrek eskuratu dute bigarren postua, eta ostiralean eskainitako emanaldiari esker, 1.500 euroko saria lortu dute.

Epaimahaiak finalerako sailkatu diren sei taldeen maila oso altua azpimarratu nahi izan du, baita erakutsitako aukera zabala ere. Sarituez gain, finalean izan ditugu Lurgain gipuzkoarrak, X-Fanekaes valentziarrak eta Lenda Ártabra y Comando Curuxás galiziarrak.

Lehiaketaren barneko emanaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izan da irailaren 13tik 15era bitartean. Horietaz gain, larunbat gauean Xabier Díaz & Adufeiras de Salitre taldeak kontzertu ederra eskaini zuen lehiaketatik at. Iaz irabazle izandako La Khabala Band Toledoko taldea ere bertan izan genuen, baita Los Hermanos Cubero Guadalajarako bikotea ere. Herriko Foulareda eta Alboka Musika Eskolako trikitilariak ere lehiaketatik kanpo aritu dira asteburuan zehar Ermuko kaleak girotzen.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute Folkez Blai jaialdiaren hamalaugarren edizioa, eta jada datorren urteko irailerako hamabosgarren lehiaketa prestatzeko lanetan hasiko direla azaldu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon