20an korrituko den martxa solidariorako dortsalen salmentari hasiera emango AECCk

17.09.19
Gizartea

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek bosgarren martxa solidarioa eta familiarra antolatu du urriaren 20rako, minbiziaren aurka egiteko ikerketara bideratuko den dirua bildu asmoz. Biltzen den dirua, hain zuzen ere, EHUko Molbiol-Minbizia zentrorako Ana Zubiaga eta Ainhoa Iglesiasen zuzendaritzapean Mohadasse Hamidi Hamidi doktoreak garatzen ari duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa hori prostatako minbiziaren ikerketan erabiliko da “E2F-TK1 ardatza gobernatzen duen gailua minbiziaren terapian jomuga” titulua du. Antolatzaileek 3.800 zenbaki –jarraikoak- prestatu eta eskainiko dituzte 8 eurotan bakoitza bihartik aurrera eta horiek agortu bitartean. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere emango diete. Partaidetza kopuruaren aurreikuspena da, aurreko hiru urteko edizioetako jendetza ikusi eta kontutan hartu ondoren.

Aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira; batetik, zenbakiaren edo dortsalaren prezioa 2 euro igotzen direla, antolatzaileen partaide bakoitzari ematen dioten poltsa -edaria, fruta, eta aho gozagarrirren bat izan ohi duena- plastikozkoa izan ordez, logodun seragrafiadun zorro edo motxila izango delako, erabilera anitzekoa. Eta bestetik, martxa bukatu ondorengo haur eta gaztetxoen jarduerak gehiagotzeko. Horietaz, Antxitxiketan aisialdiko taldea arduratuko da, jarduera anitz dinamizatuz. Aurten, 200 dortsal edo zenbaki gehiago eskainiko dituzte.

Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.800 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 6 eurotan bakoitza, hori baita laguntza edo donatiboa. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana banatuko da, gris eta horia kolorekoa, letra beltzak dituena.

3.800 dortsal edo zenbaki banatuko dira, iaz baino 200 gehiago , bakoitza 8eurotan

Izen-emateak hartzeari bihartik –irailak 18tik- ekingo diote antolatzaileek merkatu plazan duten lokalean bertan, arratseko 5etatik 7etara bitarteko ordutegian. Printzipioz urriaren 6ra arte izango dira astegunetan arratsero edo, zenbaki eta elastikoak agortu bitartean. Dortsalak arratsaldez salduko dituzten asteazken, ostegun eta ostiraletan, esandako ordutegian. Larunbatetan, aldiz, goizez goizeko 11etatik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Martxa urriaren 20ko igandean eginen da, goizeko 11etatik hasita.

Boluntario taldea dabil martxa antolatzeko lanetan, eta zeregin horretan Gaztela Leongo Zentroaren laguntza izango dute ibilbidea zehazteko eta mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko lanetan, besteak beste.

Antolatzaileek, jada, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza dute, horien berri emanen dutelarik argitaraturiko kartel eta jarduera iragartzaileetan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean