‘Leyendo y aprendiendo’ haurrentzako irakurketa kluberako izen-ematea zabalik

19.09.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Leyendo y aprendiendo haurrentzako gaztelerazko irakurketa kluba antolatu du laugarren urtez jarraian.

4 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako jarduera da -akats baten ondorioz, herriko etxebizitzetara banatu den eskuorrian 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat dela iragartzen den arren-. Umeak aita edo ama izango dute alboan, eta horiek ere parte hartuko dute jardueran. Izan ere, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen du umearen irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan.

Gurasoek liburuen edukia umeak ezagutzen duenarekin, gustatzen zaionarekin edo dituen beharrekin lotu dezakete. Beraz, gomendagarria da gurasoen partaidetza jardueran.

Irakurketa klub honetan, abestiak eta olerkiak landuko dira eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira, haurrek irakurketarekin lehen kontaktuak izateko eta irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolaseko. Hori guztia era ludikoan burutuko da, euren familiek lagunduta.

Leyendo y aprendiendo larunbat eguerditan burutuko da, 12:15etik 13:15era, Lobiano Kultur Gunean. Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du, eta aurreikusitako datak urriak 5, azaroak 9 eta abenduak 14 dira.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da irailaren 27a baino lehen liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, izen-abizenak, liburutegiko txartel zenbakia, haurraren jaiotze-data, harremanetarako telefono zenbakia eta e-posta zehaztuz.

Plaza baino eskaera gehiago aurkezten badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan ekimen honetan parte hartu ez dutenek.

Onartutakoen zerrenda urriaren 2an, asteazkena, argitaratuko da liburutegiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte