Urriaren 1etik aurrera kiroldegiko kardio fitnesseko gimnasioa goizeko 8etan irekiko

20.09.19
Kirolak

UKEk kirolaren praktika sustatzeko, instalazioen zerbitzu kalitatea hobetzeko eta eskarira eta herritarren beharretara egokitzeko instalazioarekin batera goizeko 8etan irekiko du urriaren 1etik hasita

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) datorren urriaren 1etik hasita kiroldegiko kardio fitnesseko gimnasioa goizeko 8etan irekiko du, erabiltzaileek entrenatu, soinketa egin eta fisikoa lantzeko ordutegi luzeagoa izan dezaten. Gimnasioa inolako etenik gabe zabalik izango da goizeko 8etatik gaueko bederatzi eta erdietara bitartean astelehenetik ostiralera eta larunbatetan goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean. Ordu erdiko luzapen hori gehitu eginen zaio orain urte batzuk hartutako neurriari, hain zuzen neguan –azaroaren 1etik martxoaren 31rako tartean- igande eta jai egunetan irekitzeko hartu zen erabakiaren ildoari jarraiki.

Udal Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen prestazioak eta zerbitzuen kalitatea gehitu nahi ditu. Erabakiak kirola egiteko erraztasun gehiago eman nahi digu, bere egituren ordutegia herritarron beharretara egokituz.

Gimnasioa zabalik dagoen ordutegi osoan begirale bat egonen da aretoan kirolari eta erabiltzaileoi jarraipena egin, lagundu eta aholkuak emanez, ariketan modu zuzenean egin, kirolean aurrera egin eta lesiorik izan ez dezagun.

Ginmasio hau UKEren abonatu edo bazkide diren 16 urtetik gorakoak erabili ditzakete, hileko kuota ordainduta. Bazkideon kopurua 34,70€ dira eta bazkide ez diren pertsonentzat 53,80€, hurrenez hurren.

Kardio fitness aretoa, Miguel Angel Blanco kiroldegiaren lehen solairu guztia barne hartzen du. 500 metro karratuko azalera du eta eremu ezberdinetan entrenatzeko bizikletak, korrika egiteko zintak, eliptikoak, giharrak lantzeko eta tonifikatzeko makinak, nahi beste pisu altxatzeko gunea, luzaketyak egitekoa, TRX aparailuekin entrenatzekoa eta areto barruko bizikletekin eskolak edo spinning saioak gauzatzeko gunea izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan