‘Mintzoan kux-kux’, haurrentzako euskarazko irakurketa klub berriak

23.09.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Mintzoan kux-kux euskarazko irakurketa klubak antolatu ditu beste urte batez, eta urriaren 26an hasiko dira saio berriak. Bularretik mintzora izenpean antolatu dira orain arte talde hauek, eta 3 eta 8 urte arteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta daude. Liburutegiak eta Ermuko Udaleko Euskara Sailak elkarlanean antolatzen dituzte saioak duela 6 urtetik.

Ekimena bi adin tartetan banatzen da: 3 eta 5 urte artekoak, eta 6 eta 8 urte artekoak. Talde bakoitzak hilean saio bat izango du, larunbatean, Lobiano Kultur Gunean. 11:00etan 3-5 urteko irakurketa taldea bilduko da, eta 12:15ean, aldiz, 6-8 urtekoen txanda izango da. Saioak euskara hutsean izango dira, beraz, beharrezkoa da parte hartzen duten umeek eta eurekin doazen helduek -ama, aita, amona, etab.- hizkuntza menperatzea eta ulertzeko eta hitz egiteko gai izatea.

Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta izango da. Saio bakoitzean “liburu izarrak” aurkeztuko dira eta horiei buruzko proposamenak egingo dira, talde txikietan. Gainera, haurrek eta euren gurasoek beren  “liburu maiteak” aurkeztu ahal izango dituzte.

Aurtengo ikasturterako aurreikusitako datak urriak 26, azaroak 16 eta abenduak 21 izango dira.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da urriaren 23a baino lehen liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, izen-abizenak, liburutegiko txartel zenbakia, haurraren jaiotze-data, harremanetarako telefono zenbakia eta e-posta zehaztuz.

Plaza baino eskaera gehiago aurkezten badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan ekimen honetan parte hartu ez dutenek.

Onartutakoen zerrenda urriaren 24an, osteguna, argitaratuko da liburutegiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte