Odola emateko aukera berri bat asteazken honetan
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du gure herrian. Asteazkenean izango da txanda, irailaren 25ean, goiz eta arratsaldez. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak (hematiak, plaketak eta plasma) lortzeko modu bakarra.
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan