2019ko Oporrak: garaiz joateko nahiz irudiak hartzeko

25.09.19
Kultura eta Gazteria

Urriaren 4ra arte aukera dugu bidaiatzeko eta gure Oporretako irudiak aurkezteko urtero deitzen dugun argazki lehiaketan

Udal Kultura sailak zabalik du -urriaren 4a arte- urtero deitzen duen oporretako argazki lehiaketara lanak aurkezteko. Ekimena Euskal Herrian bizi diren adin nagusiko pertsona guztiei zabalik dago, eta 800 euro banatuko ditu saritan. Oraindik garaia dugu irteera edoi txangoren bat egoteko eta hartzen ditugun irudiren bat aurkezteko. Lehiaketara aurkezten diren argazki bilduma Lobiano Kultur Gunean erakutsiko dira, azaroaren 11tik 24ra bitartean.

Lehiaketaren gaia “udako oporrak” dira, hitzaren esanahi osoa barne, modu zabal eta irekian, beraz munduan zehar eginiko edozein bidaietan ateratako argazkiak onartuko dira. Gainera, bi kategoriatan banatzen da ekimena: batetik, kamera digital edo analogikoekin egindako argazkiak, eta bestetik, telefono mugikorrekin ateratakoak.

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiek originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabeak izan beharko dute. Debekatuta dago, halaber, irudiak elektronikoki edo bestelako baliabideak erabiliz aldatzea (ez da foto-muntaiarik onartuko), baita kolore edo argitasun zuzenketak egitea ere.

Argazkien aurkezpenari dagokionez, gutxienez 18x24 eta gehienez 24x30 zentimetroko neurrian entregatu beharko dira, 40x50 zentimetroko kartoi mehe batean itsatsita. Lanak Lobiano Kultur Gunean entregatu daitezke, behar bezala bilduta eta kanpoaldean “Argazki lehiaketa – 2019ko oporrak” esaldia idatzita dutela. Argazki bakoitzaren atzealdean izenburua eta egilearen goitizena agertuko dira, eta aparteko gutun-azal itxi batean, egilearen NANa eta argazkiaren izena, lekua eta data.

Lanak aurkezteko epea urriaren 4an, osteguna, 14:00etan amaituko da.

Sariak eta argazki erakusketa

Lehiaketaren epaia urriaren 10ean emango da ezagutzera, eta, aurten iazkoan bezala guztira lau sari emango dira; bi kategoria bakoitzean:

  • Kamera digital edo analogikoak: 300 euro irabazleari eta 200 euro bigarren sailkatuari.
  • Telefono mugikorrak: 200 euro garaileari eta 100 euro bigarren postuari.

Sariak ez dira bateragarriak izango; pertsona bakoitzeko sari bakarra eskuratu ahalko da. Bestalde, lanak Ermuko Udalarentzat izango dira, eta berea izango da erakusgai jarri edota erreproduzitzeko eskubidea.

Gainera, lehiaketan parte hartzen duten irudiak Lobiano Kulturguneko erakusketa aretoan izango dira ikusgai azaroaren 11tik 24ra bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude