San Martin azokarako izen-emate epea zabaltzear

27.09.19
Euskara

San Martin Azokako nekazarien lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da datorren asteartean, urriak 1. Azaroaren 9an izango den festa ezagunak XXX. urteurrena ospatuko du aurten, eta jai giroa gerturatu ahala, antolaketa lanak ere hasita daude programa berria osatzeko.

Aurreko edizioetan bezala, sei multzotan banatuko da San Martin Azokako lehiaketa: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bertan parte hartu ahal izango dute Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek, baita mugakide dugun Eibar herrikoek ere. Salbuespen gisa, ezti, sagardo eta txakolinaren kasuan Bizkai osoko ekoizleak onartuko dira.

Aurten 900 euro banatuko dira saritan. Gainera, fruta eta ortuarien lehiaketa erakusketan parte hartzen duten pertsonek 100 euroko dieta jasoko dute, eta aipamen berezia egingo zaio, saririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukun eta dotoreena aurkezten duen lehiakideari.

Eskabideak Abiapuntuko bulegoetan (Konbentukoa, 3) aurkeztu beharko dira urriaren 10eko 15:00ak baino lehen. Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara da.

Interesdunek eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, eta ekintza bakoitzari dagokion dokumentazio gehigarria, lehiaketaren oinarrietan zehazten den moduan.

Informazio gehiago jasotzeko edo sortu daitezkeen kezka eta zalantzak argitzeko, jo Udal Euskara zerbitzura (943 17 91 47) edo Euskal Birusa elkartera (943 17 92 50).

Artisau azoka

Nekazarien azokarekin batera, San Martin egunez Ermuko artisau postuak kokatzen dira herriko kaleetan zehar. Azaroaren 9an ekimen honetan parte hartzeko interesa duten herritarrek eskaera orria bete eta urriaren 10a baino lehen bidali beharko dute euskalbirusa@gmail.com helbide elektronikora.

Jarraian iazko Azokako argazki batzuk eskaintzen dizkizuegu. Galeria osoa ikusi nahi izanez gero, sakatu hemen

.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko