Kalean da Nahita aldizkariaren iraileko zenbakia

27.09.19
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkari ezagunaren zenbaki berria kaleratu du, 2019ko hirugarrena eta azkena, irailari dagokiona. Tokiko agerkariaren 38. edizioak feminismoa eta Durangon ospatuko diren V. Topaketak ditu ardatz. Gainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko kontu interesgarriak eta azkeneko nobedadeak dakartza.

Erreportaje nagusiak aipatutako Euskal Herriko V. Topaketa Feministak azaltzen ditu. Azaroaren 1etik 3ra bitartean ospatuko dira, eta aldizkarian topaketa horiek zer diren, zer-nolako ibilbidea izan duten, aurreko edizioak, topaketan jorratzen diren gaiak eta bosgarren edizioko erronkak ditu mintzagai. Kaleko inkestak ere gai berbera lantzen du, hiru ermuarren iritzien bitartez.

Ohi bezala, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaroen, erakusketen eta jardueren agenda, Beldur Barik programari buruzko informazioa, denborapasak eta Ezagutzen al duzu? atala topa ditzakegu bertan. Azken horretan, Munduko Emakumeak elkartea ezagutzeko aukera izango dugu.

Papereko aldizkariaren 2.500 ale kaleratu dira, eta eskuragarri daude udal instalazioetan (Emakumeen Topalekua, liburutegia, Lobiano, Abiapuntu…), osasun zentroan, dendetan eta tabernetan. Edizio digitala ere eskuratu daiteke Emakumeen Topalekuko mikrositean. Gainera, datozen egunetan bertsio interaktiboa ere eskuragarri egongo da, aldizkarian bertan lotura interesgarriak eta bideoak kontsultatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu