Agortu dira Minbiziaren aurkako famili martxarako 3.800 zenbakiak

30.09.19
Gizartea

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrak urriaren 20ko herriko bosgarren martxa solidarioa eta familiarrrako argitaratu eta eskaini dituzten 3.800 zenbkiak agortu ditu, martxa horretan bildutako dirua minbiziaren aurka egiteko ikerketara bideratuko delarik. Biltzen den dirua, hain zuzen ere, EHUko Molbiol-Minbizia zentrorako Ana Zubiaga eta Ainhoa Iglesiasen zuzendaritzapean Mohadasse Hamidi Hamidi doktoreak garatzen ari duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa hori prostatako minbiziaren ikerketan erabiliko da “E2F-TK1 ardatza gobernatzen duen gailua minbiziaren terapian jomuga” titulua du. Antolatzaileek 3.800 zenbaki –jarraikoak- prestatu eta eskainiko dituzte 8 eurotan bakoitza bi asteetan agortu direlarik. Inskribatu diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere emango diete. Hori perla, ziurtatu izan duten partaidetza ia lau mila gunekoa izango da, aurreko lau edizioetako jendetza beste.

Elkartearen Tokiko Batzarra “modu atseginean harritua” agertu da “dortsal edo zenbakiak hain azkar” agortu izanagatik. Kide eta bozemaile den Angela Rabadan lankideak “eskerrak adierazi dizkie ekimenarekin bat eginez, beren babesa eta elkartasuna” adierazi duten guztiei; ezin besterik esan ‘bihotzez, 3.800 eskerrik asko’ gehitu du. Boluntario taldea martxara arte geratzen diren egunetan menean jarraituko du xehetasun txikiena ere lotzeko, eguna borobila izan dadin.

Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea edukiko du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.800 dortsal edo zenbaki banatu dira. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana dagokio, berde eta gris kolorekoa, letra beltzak dituena.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean