Etxeetako langileriaren aholkularitza zerbitzuaren egoitza Torreta Etxean dago

03.10.19
Ekonomi Sustapena

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde gure gizartean lanean jarraitzeko beharraz jabetu eta konprometitua dagoen gure udalak zabalik du, etxeetako langileria gaien inguruko aholkularitza zerbitzua. Enplegua eta diru-sarrerak edukitzea edo ez, gako izanen baita desberdintasunerako ez ezik gizartetik at edo alboratua gelditzeko.

Aholkularitza zerbitzu hori doakoa da, hala etxeko langileek nola horiek enplegatzen dituztenek erabili dezaketelarik zalantza edo kezkak argitzeko. Zerbitzuaren helburu nagusia kolektiboak indarrean dugun legeriaren aplikazioan -1620/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa- izan ditzakeen zalantzak; eguneratze edo berritasunak argitzen laguntzea da. Aipatu legean ezartzen denez etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean integratu behar baitira. Araudi hori onartu zenetik eskubide gehiago eta hobeak aitortzen dizkie langileei, ahal den kasurik gehienetan Langileon Estatutua aplikagarria izanik, mota horretako kontratazioetan egonkortasun eta gardentasun gehiago sartuz.

Aholkularitza eta kontsulta zerbitzua Enplegu Zerbitzuaren baitan dago, Bizkaia Etorbidea 15ean dagoen Torreta Etxean. Gai eta kontratu hauen inguruan edozer galdetu nahi duen pertsonak aldez aurreko zita eska dezake pertsonen arretarako zerbitzuan bertako 943 179151 telefonora deituz edo Torreta Etxea eraikineko bulegora joanez, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 14:00etara arteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik