Imagen
Formazio ikastaro berriak Jabekuntza Eskolan
11.10.19
Berdintasuna
Ermuko Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak hiru ikastaro berri antolatu ditu 2019ko urria-abendua hiruhilekorako. Izen-emate epea zabalik dago tailer guztietarako. Honakoak dira:
- Lanean gaude. Lan arloko ahalduntzea. Gure bizi kalitatea hobetzeko asmoz, tailer honek topaketarako eta (elkar) ezagutzeko espazioa eskaintzen digu, oinarrizko eskubidea eskuratzeko eta jabekuntza pertsonal eta kolektiborako. Bide horretan, esperientziak elkar trukatu, eztabaidatu eta, batez ere, ekin egingo dugu. Hiru orduko lau saio izango dira guztira, urriaren 20an eta 27an, azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, 10:30etik 13:30era. Bereziki emakume immigranteei zuzendutako tailerra da, eta Silvia Carrizo izango da irakaslea. Matrikula doakoa da.
- Batera ibil gaitezen. Alpargata tailerra. Ikastaro honetan jabekuntza landuko dugu, alde pertsonaletik nahiz kolektibotik, sareak ehunduz, beldurrak kenduz eta sorkuntza eta autoestimua sustatuz, birziklatutako materialak erabiliz alpargatak egiten ikasten dugun bitartean. Tailerra asteazkenero burutuko da, azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean, 17:00etatik 20:00etara. Mandira Studioko Marian Idiaquezek zuzendu eta dinamizatuko ditu saioak. Matrikularen prezioa 5 eurokoa da, eta materialen kostua gehitu beharko zaio.
- Amatasun anitzak, libertarioak eta matxinatuak. Benetako emakumeek, ama direnak eta ez direnak, egoera berri batetik zain dezakete: beraien burujabetzatik, beharrizan eta proiektu pertsonaletatik abiatuta. Gizarteak tradizioz ezarrita duena guztiz zaharkituta geratu da jada. Ikastaroa bi egunetan eskainiko da: azaroaren 15ean, ostirala, 16:30etik 19:30era eta hilaren 16an, larunbata, 10:30etik 13:30era. Itziar Gandia izango da irakaslea, eta matrikula 5 eurokoa da.
Lotutako albisteak
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko