Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa publikoa egin da

16.10.19
Erakundea

Udalbatzak Ezohiko batzarra egin du astearte honetan, urriak 15, eta bertan, azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretarako osatuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten pertsonen zozketa publikoa egin da.

Zozketa hauteskunde-erroldako bulegoak eskainitako CONOCE izeneko aplikazio informatikoaren bidez burutzen da. Aplikazio horrek Ermuko hautesle-erroldan inskribaturik dauden pertsonen artean aukeraketa era anonimoan eta aleatorioan egitea bermatzen du.

Hauteskunde-mahaien osaketa

Hauteskunde-mahaiak osatzea udalen zeregina da, Zonaldeko Hauteskunde Batzordearen ikuskaritzarekin. Ermua Durangaldeko Hauteskunde Batzordearen barruan kokatzen da, eta hamaika sekzio eta hogeita bi hauteskunde-mahaitan banatzen da.

Mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute: presidenteak eta bi bokalek. Euren zeregin nagusia bozketa kontrolatzea eta Konstituzioaren eta Legearen arabera zenbaketa egitea da. Garrantzi handiko lana da, zozketa publikoaren bidez esleitzen dena. Kideen aukeraketa hautesle-erroldan inskribaturik daudenen eta 75 urte baino gutxiago izan eta irakurtzen eta idazten dakitenen artean egiten da.

Mahai bakoitzeko bederatzi pertsona aukeratzen dira: postu bakoitzerako titular bat eta bi ordezko. Lehendakariak Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketako agiria izan behar du, edo Eskola graduatua edo baliokidea. Kargu guztiak derrigorrezkoak dira.

Izendapenak jakinaraztea

Aste honetatik aurrera, zozketan izendatutako pertsonek jakinarazpena jasoko dute etxean. Horrekin batera, presidente edo bokal gisa izango dituzten funtzioak jasotzen dituen gidaliburu bat bidaliko zaie, Hauteskunde Batzordeak gainbegiratua eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartua.

Jakinarazpena emateko lehen saiakeran interesatua etxean ez badago, bigarren bisita bat egingo zaio egun eta ordu desberdin batean. Bigarren saiakeran ere etxean egongo ez balitz edota interesatuak jakinarazpena jasotzeari uko egingo balio, emate-agiria utziko zaio postontzian eta izendapena eta hauteskundeei buruzko dokumentazioa jasotzeko egun bateko epea emango zaio. Guztia Abiapuntu bulegoan jaso beharko du.

Behin aipatutako epea pasa eta gero, Durangaldeko Hauteskunde-batzordeari jakinaraziko zaio, hauteskunde-delituaren bidezko prozedurari hasiera eman diezaion.

Izendapenaren aurrean alegazioak aurkez ditzaket?

Gaurtik hasita, izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko.

Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak bost egunetan behin-betiko erabakia hartzen du.

Alegazioak Durangaldeko Hauteskunde Batzordera joanez egiten dira, behean jasotzen den helbide eta ordutegian:

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Posta elektronikoa: juntaelectoralzona_durango@yahoo.com
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 15:30etik 19:00etara
    • Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua